Txikia handi Bizkaian , handia txiki Gipuzkoan

ogasuna montatua2

Begi zorrotz batek idatzi digu diariofatxo@gmail.com bere obserbazioaren berri emanez. Harrigarria iruditu zaio, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunek plazaratutako datuek talde berbereko bi hedabideren artean izan duten trataera ezberdina (16 VS 96!).

Gaian pixka bat sartu gara eta zera jakin dugu; herritarrek atzerrian dituzten ondasunak hobeto deklaratzeko, mekanismoak aktibatu dituztela Gipuzkoa eta Bizkaiako Foru Ogasunek. Horren harira, bi albiste hauek zabaldu dira aste honetan. Azter dezagun horien atzean ezkutatzen den tranpatxoa.

Kontuan eduki dezagun Bizkaia Gipuzkoa baino ia bi bider handiagoa dela indikadore gehienetan: barne produktu gordina, biztanleria… Hala eta guztiz ere, Gipuzkoak Bizkaiaren datuak hirukoizten ditu albiste honetan. Ogasunen helburua ondasun horiek geroz eta jende gehiagok deklaratzea izanik, deklaratzaile kopurua kuantifikatzea nahikoa izango da ibilbide horren arrakasta neurtzeko. Eta hortaz, esan dezakegu Ogasunek emandako datu hauek 6 aldiz hobeak direla Gipuzkoarentzat Bizkaiarentzat baino.

Baina atxiki dugun argazkiari erreparatzea baino ez dago El Correok eta El Diario Vasco bixkiek albisteari eman dioten trataera ezberdina argi ikusteko:

– Gipuzkoarentzat datu 6 aldiz hobea den datuari (354 pertsonek deklaratu izana) 15 lerro eskaini dizkio El Diario Vascok

– Bizkaiarentzat okerragoa den albisteari (100 deklaratzaile) 96 lerro eskaini dizkio El Correok.

Azken detailetxo txiki bat gehitzearren, “ya” esamoldea gehitzen dio titularrari El Correok (DVk ez bezala), horrekin nolabaiteko dinamismoa txertatu nahian. Alegia, bihar akaso bikoitza izango direla edo!

Beste behin ere, El Diario Vascok darabilen jokaera, agerian. Gai ekonomikoei buruz El Diario Vascok erabiltzen duen DEKALOGOA ezagutu dezakezu hemen. Ez du hutsik egiten! Gipuzkoako datu txarrak portadan jartzen dituzte eta espazio handia eskaintzen diete (orrialde bat gutxienez). Datu onak, ordea, barnealdeko orrialde baten bazterrean labur-labur jartzen dituzte.

Eta zuek, segi zuen salaketatxoak diariofatxo@gmail.com helbidera igortzen.

Lagunok, biluztu ditzagun manipulatzaileak!

2 responses to “Txikia handi Bizkaian , handia txiki Gipuzkoan”

  1. Huajolote says :

    Martxoaren 31rarte dute epea. Eta euren aholkulariek oso argi utzi zuten zer zen egin behar zutena: “antes de enseñar la casa, hay que ordenarla y limpiarla.”

Utzi iruzkina