Nire eskela Diario Vascon? #EskelaDVnEZ, eskerrik asko

Diario Vasco gipuzkoarren %1aren interesak defendatzen ari dela argi dago. Ez da kasualitatez iritsi herrialdeko egunkari SALDUENA izatera, 1934an sortu zuten, eta ordutik, estatuaren eta elite ekonomikoaren interesei bikain erantzuten ari da, hauen babes osoa jasoz. Horretarako, gezurrak, informazioaren ikuspegi oso elitista eta manipulazioak erabiltzen dituzte. Hori agerian geratzen ari da eta bizitzen ari garen garai larri eta mugituotan, funtsezkoa iruditzen zaigu gipuzkoarren %1aren interesak defendatzen ari den egunkari hau erditik kentzea.

Horregatik, orain beste fase bat abiatzeko unea dela uste dugu. Alderdi ekonomikoari eutsi behar diogu. Jarraitu irakurtzen…

Iazko irailean baino 4.000 ale gutxiago saldu ditu DVk egunean

Kaixo lagunok. OJD agentziak atera ditu Diario Vascoren iraileko salmenta eta hedapen datuak. Gainbehera ezin geratu dabiltza. Udako turistek eragindako igoera apal horren ondoren, errealitatea berriro. 50.360 ale saldu dituzte egunean, iaz irailean 54.399 saltzen zituzten, beraz, 4.039 ale gutxiago egunean (%7,4). Erorketa galanta da, hilabete batetik bestera 1.822 egunkari gutxiago saldu ditu egunean. Imajinatu bata bestearen gainean pilatuta, zenbat egunkari!

Hau diote artikuluan, eta kopuruak grafikan ikus daitezke xagua jarrita. HEMEN.

En términos interanuales ‘El Diario Vasco’ retrocede en ventas un 7,4% y un 6,9% en difusión.

Hemen berentzat tabuak den salmenta datuen jarraipena, erakutsiz 10 urtean erdira jaitsi direla eta orain erorketa librean daudela:

2004:. 94.000 ale
2007. . 84,855 ale
2009:. 76.360 ale
2010:. 71.948 ale
2011:. 66.108 ale
2012:. 63.406 ale
2013:. 60.904 ale
2014:. 56.000 ale otsailean
2014:. 52.599 ale martxoan. (Iturria)
2014: 50.753 ale apirilean. (Iturria)
2014: 50.730 ale ekainean. (Iturria)
2014: ??.??? ale uztailean. (Ez ditugu inon argitaratuta aurkitu)
2014: 52.182 ale abuztuan. (Iturria)
2014: 50.360 ale irailean. (Iturria)

Izango al zuen eraginik herriz herri egin dugun udako kanpaina zitalak?

50.000ko zifra sinbolikotik jaitsiko al ditugu lehen aldiz urrian?

Kontsultatu HEMEN klik eginda edo azpiko mapan.

Jai dute gurekin

Diario Fatxo proiektua helburu garbi batekin sortu zen: El Diario Vascoren ildo editoriala eta kazetaritza mota kritikatzea eta agerian uztea. Ez dugu uste inor engainatu dugunik horretan. Kazetaritza sentsazionalista eta, batez ere, sexista egiten du El Diario Vascok. Egunkari eskuindar eta nazionalista espainiarra da; Francoren diktaduraren sustatzailea eta goizetik gauera “demokrata” bihurtu eta lezioak ematen hasitakoa; monarkiazalea; politika neoliberalen eta aberatsenen defendatzailea; gizarte aldaketa bilatzen duten mugimenduen kontrakoa…. El Diario Vasco Gipuzkoako statu quoaren zutabe nagusietakoa izan da, eta neurri batean edo bestean Gipuzkoako bizitza publikoa baldintzatu du (politikatik hasita kiroletaraino). Jarraitu irakurtzen…

Zorionak denoi herriz herriko kanpainagatik!

Kaixo lagunok, uda ederra pasa dugu, eh?

Zenbat pankarta zoragarri, kartel informatibo, eta zenbat pegatina! Mugimendua kalera atera eta aurkezpena egin dugu guztion artean! Milesker eta zorionak guztioi.

(Mapa honetan azken asteotakoak sartzea falta zaigu…)

Diario Vascoren manipulazio eta gezur lotsagarriak agerian uzten hasi gara. Trebeak dira elite ekonomiko eta politikoaren interesak defendatzen, baita komeni zaienean herritarrak albiste hutsal eta polemika artifizialekin distraitzen ere. Egunkariari irakurketa kritikoa egiten jarraituko dugu, baina… beste fase batera igarotzeko unea da.

Joango gara informatzen…

DVk abuztuan iaz baino %5,9 egunkari gutxiago saldu ditu

datuak behera, ojd abuztua

OJD agentziak hilabetez hilabete egunkarien salmenta eta irisgarritasun datuak ateratzen ditu. Webgune honetan jarraipena egiten diete.

Hauxe da azken artikuluan gure Diario Vasco maiteari buruz idatzi dutena: Jarraitu irakurtzen…

Diario Fatxo paperean, jaitsi PDFa eta lagundu zabaltzen

Kaixo lagunok,

Saretik kalera edukia eraman asmoz, hemen duzue PDFan Diario Fatxoren aldizkaria. Egin klik HEMEN eta PDFa jaitsiko duzue.

Nahi izanez gero, libre zara jaitsi, inprimatu, fotokopiatu eta leku publikoetan uzteko… hainbat herritan dagoeneko zirkulatzen ari dira aleak…

Eutsi goiari, udazken polita daukagu eta aurretik!

DF-aldizkaria2-

 

¡Otro bidegorri asesino!

De los creadores de “El bidegorri asesino de Amara”, llega ahora a sus pantallas una nueva entrega del guionista Aingeru Munguía, “El bidegorri asesino de Egia”.

En ocasiones veo bidegorris...

En ocasiones veo bidegorris…

Según nuestro intrépido reportero, el proyecto “ha comenzado a levantar ampollas” porque elimina quince plazas de aparcamiento en la calle Egia para hacer sitio al bidegorri.

Jarraitu irakurtzen…